XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den, arte herrikoiari ez dio garrantzia gehiegi ematen.

Iturri publikoen gora-beherez dihardu B. Cobreros Urangak.

Aita P. Anasagastik Andra Mariren irudiei buruzko zehaztasunak eskaintzen dizkigu eta M. Elena Gómez Moreno-k Rodrigo Mercado Zuazolaren hilobia aztertu du.

Hirigintza aldetik Damian Lizaur arkitekto oñatiarraren lantxo bat dugu soilki: XIX. mendean plaza nagusian egin ziren obrei buruz.

Maisu, arkitekto, herriko arte-lantegi eta abarrez ez dugu albiste segururik.

Arte- eta eraikintza-tankeren arazoak eraginak, antzak, iraupena, etab. ez dira oraingoz behar adina sakondu.

c) Datu etnografikoak.

Etnografia aldetiko datuen ekarpenak 1.920 inguruan hasi ziren argitaratzen, Joxe Migel Barandiaranek zuzentzen zuen Eusko Folklore aldizkarian, batez ere.

Leonardo Guridi, Leandro Igartua eta Joxe Adriano Lizarralde izan ziren gure inguruan biltzailerik saiatuenak.

Gerra aurreko garai honetan (1.920-36) baserri giroko eraikintza eta elementu laguntzaileei buruzko datu interesgarriak jaso ziren.

Baserrietako populakuntzaren bilakaera posible batez A. Lizarraldek burutu zuen lan bat nabarmentzen da.

1.950-60. urteetan Joxe Iñazio Lasa eta Bitoriano Gandiaga frantziskotarrak ditugu arlo honetan jarraitu zutenak, datu berriak argitaratuz: baserrien jatorria, herri-ohiturak eta pentsamoldea.

1.970. urtetik aurrera era honetako lanak apur bat gehituz joan dira.

Herri Liburutegiaren Aldizkarian kaleratu dira gehienetan, (...).